martes, 15 de diciembre de 2015

ARRAZA EZBERDINAK

Azkeneko atal honetan gure inguruko; hau da, Euskal Herriko, zaldi arraza ezberdinak ezagutuko ditugu. Izan ere, garrantzitsua da gauzak orokorrrean ezagutzea, baina askoz garrantzitsuagoa da gure ingurunean dagoena jakitea. Aipatzekoa da inguruko zaldi gehienak tamaina txikikoa direla.

Hona hemen gure inguruko zaldien irudi eta informazioa:

  • Aurizko zaldia: Aurizko zaldia izen bereko herrian, Auritzen, jatorri daukan Euskal Herriko bertako zaldi arraza baten izena da. Mendiko zaldiak dira, eta azken hamarkadetan beraien erabilera bereziki haragitarako izan da, nahiz eta garai batean baserri lanerako oso estimatuak izan diren ere. Oro har, Auritzeko zaldia ospe handikoa da bertako baserritarren artean. Hala ere, azken urtetan arrazaren haragitarako ezaugarriak hobetzuz joan dira lanerako egokieraren kaltetan.
    Zaldi hauek bereziki Nafarroa Garaiako Erronkari, Aezkoa eta Artzibarren aurkitu daitezke, nahiz eta Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu diren ere lehen aipatutako ospea dela medio.



  • Euskal Herriko mendiko zaldia: Euskal Herriko mendietan aurkitu daiteken bertako zaldi arraza bat da. Zaldi honen erabilerarik ohikoena gaur egun haragitarako da, nahiz eta garai batean nekazaritzako lanetarako abereak izan diren ere. Zaldi arraza honen arbasoak alde batetik pottokak eta beste aldetik gurutzaketen bidez euskal poniak tamainaz handitu eta gorputzeraz sendotzeko erabilitako kanpoko zaldi arraza handiak dira.
    Bereziki Arabako mendietan izan dira ugari, eta horregatik hasiera batean arrazari "Arabako mendiko zaldia" izena ematen zitzaion.
    1999en urtean ezagupen ofiziala eman zitzaion arrazari. Arraza honen ezaugarriaetako bat menditar eta landatar izaera da. Ezaugarri honen ondorioz, eguraldiaren zakartasunari aurre egiteko gai dira babes bakartzat babesleku naturalak edota behorzainek egokitutako estalpe apalak erabiliz, eta hala ere beraien ekoizpen ahalmena galdu gabe.
    Arraza ahuldade egoeran dago eta azken urtetan zenbait ekimen burutu dira kontserbatzeko.




  • Lautzako zaldia: Gaztelako zein Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. "Busgosko behoka" ("Jaca burgalesa" gazteleraz ) zaldi honen beste izenetariko bat izanik, egun irauten duen senideak zituen Gaztelako jatorrizko bertako zaldi arraza bakartzat jotzen da, Soriako behoka eta gaztelar zaldia desagertu ondoren.
    Gaur egun Burgosko iparraldean hedaturik dago bereziki, Pancorvon zein Losa edo Lautzako ibarrean, Merindadeakeskualdean. Eskualde hau nahiko menditsu eta basotsua da. Garai batean zaldi honen banaketa eremuak Euskal Herriko Ipar-mendebaldeko zenbaiteskualde hartzen zuen ere, Gaubea, Aiara eta Karrantza hain zuzen. Hainbat adituek arrazaren zabalpen gune historikoa gehiago handitzen dute oraindik Euskal Herrian barrena, eta garai batean Ordunteko behorak Arabako beste hainbat eskualdez gain, Nafarroaraino heltzen omen zirela uste dute. Batzuk Lautzako zaldia zeltiberiar herrien zaldia omen zela uste dute.
    Bere tamainagatik losinoa ponien sailkapen taldean sartzen da, eta aditu gehienek halakotzat hartzen dute nahiz eta batzuentzat arrazak zaldi tamainako arrazen zenbait ezaugarri daukan. Poni eta zaldien ezaugarriak ditu, poniarenak nagusi izanik.
    Ezaugarri komunak dauzka inguruko poni arraza kantabriarrekin, pottoka, asturkoia eta zaldi montxinoarekin.

        


  • Nafar behoka: Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Adituen ustez, bere jatorria oso antzinekoa da, eta inguruko beste zenbait zaldi arrazekin konparatuz, pottoka, lautzako zaldia... nahiko ezberdina. Arrazaren banaketa eremua bereziki Nafarroa Garaiako ipar-ekialdean kokatzen da. Nafarroako Gobernuak Sabaitza izeneko atxaldean kontserbazioarako arraza honen samalda bat dauka. Tamainagatik nafar behoka ponien sailkapen taldean sartzen da.



  • Pottoka: Euskal Herriko berezko poni motako zaldia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendi zein basoetara egokitutako zaldia da. Bere jatorria historian barrena oso aspaldian kokatzen da. Azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten basa ponietan, hain zuzen.

    Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Euskal Herriko mendietan libre bizi izan den aberea da bestalde, ia ukuiluan sartu gabe iraun duena. Askotan pottoka jabeek beraien abereak harrapatzeko benetako "ehizaldiak" antolatu behar izaten zituzten zeharo basatiak zirelako. Badago euskal esaera zahar bat zera esaten duena pottoken "basatasun" hori azpimarratuz: "Pottokak mendian ez dira heziak". Jose Migel Barandiaranek garrantzi handia eman zion zaldiari eta Euskal Herrian berezko arraza den pottokari euskal kultura, mitologia eta folkloreari buruzko bere ikerketan.
    Zaldi honen ezaugarri orokorrei dagokienez, ondo osatutako aberea da, neurri ertain eta proportzionatuak ditu eta gorputz gihartsu eta sendoa. Izakeraz berriz azkarrak, eta etxekotuz gero jabearekiko leialak eta oso erresistenteak dira.
    Adituek pottoka zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Euskal Herrian bertako beste hainbat zaldi arraza egon arren, gehienek pottoka arbasotzat daukate, eta bertako pottokak kanpoko arrazekin nahastean sortu ziren. Salbuespenak Lautzako zaldi eta zaldi montxinoa lirateke, azken bi hauek ere antzineko arrazak dira, genetikoki eta morfologikoki pottokatik nahiko hurbil daude biak.



  • Zaldi montxinoa: Zaldi montxinoa, montañeraz "Monchinu", Kantabria eta Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. Berez hego-ekialdeko Kantabria da zaldi montxinoaren banaketa eremu nagusia, baina zenbait abere Bizkaiko Enkarterrietako hainbat herrietako mendietan aurkitu daitezke ere.
    Zaldi montxinoak pottoken oso antzekoak dira, eta baita asturkoien antzekoak ere. Hainbat adituentzat zaldi montxinoak bi arraza hauen tarteko zaldi mota litzateke. Montxinoak beraz poniak dira.
    Tamaina txikiko aberea da, eta oso landatarra. Bere ingurumenari oso ondo moldatuta eta berak baliatzen dituen larreak nekez erabili ditzateke beste arraza aukeratuagoak.
    Arraza desagertzeko zorian dago, eta hainbat ekimen abiatu dira babesteko. Esate baterako Kantabriako Cabarceno animali parkean samalda bat kokatu dute arraza bultzatzeko.  
  •                                            




martes, 8 de diciembre de 2015

ZALDIEN ILAJEA

Zaldien ilajea haien ileen kolorearen, kimen eta gorputz-adarren arabera definitzen da. Zaldien artean gehien ikusi ahal ditugun ilaje motak honako hauek dira:


  • Gaztain: Ilea marroi kolorekoa; kima eta gorputz-adarrak izan ezik, beltzak baitira.




  • Beilegi: Gorputzeko eta kimako ileak kolore berekoak, marroiak.



  • Beltza: Gorputzeko eta kimako ileak beltza



  • Arabazozo: Ile zuri eta beltzen nahasketa gorputz eta kimako ileetan.




  • Pinto: Zuria marroi edo beltz koloreko orbanekin.



  • Zapelatz: Gorputzeko ileak grisak eta kimakoak beltzak.



  • Apaloosa: Tantoak dituen ilajea da.

martes, 1 de diciembre de 2015

ZALDIEN BILAKAERA

Ekido guztiak Equidae familiakoak dira, orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Bai zaldiak bai eta beste ekido guztiak Perissodactyla ordenakoak dira, hau da, hatz bakoitidun ungulatuak. Ordena hau Miozenoko ugaztun lehortarren artean talde dominantea izan zen, baina orain dela 20 milioi urte, belarraren sorrera zela eta Artiodaktilo ordenakoek eboluzio hobea izan zuten. Gaur egun aurretik aipatutako ahaideez gain, errinozeroak eta tapirrak ere badira zaldien lehengusuak.

Eohippusa (izen zientifikoa Hyracotherium) da ezagutzen den lehen zaldia. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude generoan eta beraz gainbeheran dago. Ezagutzen diren hainbat zaldiren arbasoen izenak hauexek dira: Propalaeotherium, Mesohippus,Miohippus, Orohippus, Pliohippus, Anchitherium, Merychippus, Parahippus, Hipparion eta Hippidion. Gehienen tendentzia geroz eta handiagoak izatera da eta 5 hatzetik bakar batetara pasatzea. Hala ere egon dira salbuespenak ildo horretan etaazeri baten tamainako zaldiak izan dira Pleistozenorarte (~1,8 milioi urte).

martes, 24 de noviembre de 2015

BESTE DIZIPLINA BATZUK

  • Enganches: Zaldi batekin, birekin edo lau zaldiekin egiten da. Horretan hainbat oztopo pasa beharko dituzte.


  • Raid: 30km-tik 160km-ko ibilbideetan garatzen da.


  • Volteo: Marra zuzen edo borobilean zaldizkoak zaldiaren gaiean hainbat forma egin beharko ditu.


  • TREC: Zaldiketaren hainabat teknika jorratzen dira.


  • Horseball: Zaldiaren gainean egiten den saskibaloi modukoa da. Erabiltzen den pilota heldulekuak ditu.



  • Pony games: Zaldiketako trebetasun jokuak.

martes, 17 de noviembre de 2015

ZALDIKETAKO DIZIPLINA OLINPIKO EZBERDINAK

  • Oztopoen jauzi lehiaketa (CSO):
Zehaztua dagoen denbora batean oztopo guztiak jauzi beharko dira eraispenik gabe.




  • Hezte klasikoa:
Zaldiaren hiru ibiltzeko eratan hainbat forma egingo dira.


  • Zaldiketako lehiaketa osoa (CCE):

Lehiaketa hau hiru atalez dago osatua: hezte klasikoko reprise bat, cross eta jauzi lehiaketa batez.



martes, 10 de noviembre de 2015

ZALDIKETA ESKOLETAN

Artikulu honetan irakurri dezakegu, nola Katalunian zaldiketa eskoletako umeei eramaten diete. Aldiz, gure zonaldean soilik Mungiako eta beste herrietako eskolek egiten dute.

La Federación Catalana lleva la hípica a las escuelas


La Federación Hípica Catalana que preside Emilio Zegrí ha puesto en marcha un interesante proyecto de promoción del mundo ecuestre, cuya denominación parece suficientemente descriptiva: “Acercamos la Hípica a las Escuelas”. Los alumnos de 1º y 2º de primaria de la Escuela Vedruna-Sant Josep de Tàrrega, han sido los primeros en participar.
El proyecto “Acercamos la Hípica a las Escuelas” pretende aproximar el mundo del caballo a los más pequeños, facilitándoles la posibilidad de conocer un deporte nuevo para ellos y dándoles facilidades para que en un futuro puedan escoger su práctica. Para ello, los alumnos de los colegios que se incorporan al plan reciben la visita de uno de los técnicos oficiales de la federación, que les da una charla sobre el caballo. Qué es un caballo, razas, capas, qué come, cómo duerme, cómo se cuidan, la equipación necesaria, etcétera. Tras la charla, los niños pueden preguntar y entrar en un coloquio en el que se aclaran sus dudas.
Posteriormente, los alumnos realizan una visita guiada a la hípica homologada más cercana a su colegio, donde pueden disfrutar en primera persona todo lo que han trabajado en la escuela: ver un poni, montarlo, cepillarlo, darle de comer, hacerle la cama, ver cómo trabaja un herrador, un veterinario, como monta un jinete profesional…
Y por último reciben un “pack” de regalo, que incluye mochila, pegatinas de la FCH, póster y la solicitud de 5 clases gratuitas. Todos los padres que quieran que sus hijos continúen con la práctica de la hípica tras esta primera experiencia, cumplimentan la hoja de solicitud y la federación gestiona su licencia federativa y les facilita un talonario nominativo de 5 clases, para poder practicar en el centro hípico que escoja, sin coste alguno para él.

Tras la primera experiencia de Tárrega, este interesante proyecto continuará los próximos meses con diferentes escuelas de Barcelona, Tarragona y Gerona.

martes, 3 de noviembre de 2015

ZALDIAREN IBILTZEKO ERAK

Zaldia ibiltzeko hiru era ditu, konkretuki oinez, trostan eta lauhazka. Hurrengo giftei esker ikusi ahal izango dituzue aurrera joateko hiru era horiek:



Oinez:





Trostan:


Trote.gif




Lauhazkan:

Galope.gif